Ez dago aratusterik tostada txapelketarik barik. Hala, beste herri batzuetan egin modura, Bermeon ere tostada txapelketa egin zuten atzo, Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatuta.
Tostada txapelketako saridunak. Argazkia: Bermeoko Udala
Euria ez zen oztopo izan, eta asko izan ziren etxeetatik atera zirenak Kabidxera tostadak eroatera, han aurkeztu behar ziren eta. Guztira,
36 tostada plater aurkeztu zituzten: 17 ahiezkoak eta 19 ogizkoak.
Ahiezko tostadarik gozoenak Rosa Mari Ortuzarrenak izan ziren. Nere Bilbaok eta Kasinok egindakoek jaso zituzten bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren.
Ogiz egindako tostadarik gozoenak, berriz
, Nagore Gaubekarenak izan ziren epaimahaiarentzat. Bigarren saria hartu zuen Maite Esplavichek, eta hirugarrena, berriz, Bernan Santosek.
Epaimahaikoen arabera, aurtengo maila “ona” izan da.