Energia berriztagarriak proban

Energia alternatiboen garrantzia azpimarratzen duen erakusketa dago Elai Alai aretoan. Energia berriztagarriek zenbaterainoko irismena duten azaltzen duena.

Energia berriztagarriak sustatu eta irakatsi nahian, Gernika-Lumoko eskola ikasleei zuzendutako erakusketa ikusgai dago Elai Alai aretoan.

Dagoeneko, Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeko, Seber Altube Ikastolako eta San Fidel Ikastolako ikasleek ikusi dituzte bertako tresna guztiak. Adin desberdinetako ikasleak igaro dira erakusketa horretatik, 5 urtekoetatik hasita 12 urtekoetara arte.

Joan ez diren ikastola zein ikastetxeetako ikasleek erakusketa ikus dezaten, energia berriztagarrien inguruko ikastaroa berriz irekitzeko asmoa daukate antolatzaileek inauteri jaiak igaro ostean.

Energia berriztagarrien erakusketa

Seber Altubeko ikasleak jostailuak begiratzen, goizean.

Kasu teorikoez gain, praktikan energia berriztagarriak non aplika daitezkeen eta nola funtzionatuko luketen erakusten dituzten maketak eta asmakizunak ere badaude.

Inguruko lurraldeetako ingurumenaren eta energia berriztagarrien arloan ikasleak hornitzea lortzen duen erakusketa da. Elikagaietatik hasita produktuak nola ereiten eta lortzen diren ikus daiteke aretoan. Baita enegia berriztagarriek zertarako balio duten ikasi. Modu dinamikoan antolatutako erakusketa da, argazkiak eta jolasak nagusi direla. Ingurunean aurki daitezkeen animalien eta landareen informazioa ere aurki daiteke bertan.

Barikura arte pilak debeku diren aretoan, energia berriztagarriak edozein gauzatarako erabil daitezkeela froga daiteke. Izan ere, erakusketan era eta tamaina guztietako jostailuak daude. Energia berriztagarriekin soilik martxan dabiltzan jostailuak ikusi ez ezik, proban ere jar daitezke. Adin guztietara egokitzen diren hamaika jostailu aurkitzen dira bertan.

Lea-Artibaiko elkartea
Ekooiz elkarteak antolatutako erakusketa da Elai Alai aretoan barikura arte aurki daitekeena. Garapen jasangarriaren, ingurumenaren eta energia berriztagarrien inguruko tailerrak antolatzen dituen elkartea izanik, ikastaro horretan energia berriztagarriak nola erabili behar diren azaltzen du Munitibarren egoitza duen taldeak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend