Hirietako eta inguruetako hezeguneei keinu eginez

Badira hiri eta horien inguruetan hezeguneak, eta badira horiei bultzada eman nahi dietenak gizaki zein ekosistemarentzat garrantzitsuak direla iritzita. Bultzada hori ematea eguneroko beharra bada ere, indar bereziz egin zuten asteburuan Hezeguneen Mundu Mailako Egunean. Han eta hemen hainbat jarduera antolatu zituzten, eta Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek eta Busturiko Ekoetxea Urdaibaik ere bat egin zuten egun horregaz.

portada

Ia 300 bisitari hartu zituen Urdaibai Bird Centerrek. Argazkia: Urdaibai Bird Center.

Gautegiz Arteagako zentroak ia 300 bisitari jaso zituen; eraztunketa erakustaldiaz gozatzera eta museoa bisitatzera bertaratu ziren, eta baita hezeguneko hegaztiak behatzera. Goizean, bertako hezegunean negua igarotzen dauden hegazti espezie ugari behatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek zentroko teknikarien laguntzagaz: hala nola, mokozabalak, elano urdina eta tarin taldea.

Hegaztien erakusketaren nondik norakoak azaldu zituzten zentrokoek, eta bisitarien arreta bereganatu zuten orduan. Txoriak gertu-gertutik ikusi zituzten, eta horietako askoren eraztunketa gauzatu zuten, eguraldia lagun zutela.

Ekoetxea Urdaibain, horma-irudia egiten. Argazkia: Ekoetxea Urdaibai.

Ekoetxea Urdaibain, horma-irudia egiten. Argazkia: Ekoetxea Urdaibai.

Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain, bestalde, aspertzeko astirik ez dute izan asteburuan; izan ere, Hezeguneen Mundu Mailako Egunari lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte. Lagun ugariren elkarlanaren ondorioz, esaterako, itsasadarreko hegaztien horma irudia egin zuten. Hainbat tailerretan ere parte hartu zuten bertaratutakoek: tximeletei buruzkoa, adibidez. Kartoia birziklatuz beraien sormena lantzeko aukera ere aprobetxatu zuten ume eta gaztetxoek. Tailerrak baino gehiago eskaini du, hala ere, Ekoetxea Urdaibaik. Zapatu arratsaldean, esaterako, Munduan barrena ikuskizunagaz “primeran” pasatu zuten bertaratutakoek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend