Mozorroak ateratzeko prestaketetan dabiltza herritar asko eta asko.
Bermeoko tabernen mozorro txapelketan parte hartu gura dutenek, adibidez, taberna zelan apaindu pentsatu beharra daukate,
astelehena dute-eta
izena emateko azken eguna.
Zubi Gane taberna, iazko lehenengo saria
Kultura Sailean, 94-617 91 57 zenbakira deituta edo
kultura@bermeo.eus posta elektronikora mezua bidalita eman ahalko da izena.
Partaideen zerrenda otsailaren 8an emango dute jakitera, udalaren facebookean.
Tabernak
apainduta egon beharko dira
hilaren 9a eta 17a bitartean; eta
hilaren 13an, tabernariak ere mozorrotuta egon beharko dira, 11:00etatik aurrera.
Aurten, berritasun modura,
herritarrek gustukoena duten taberna aukeratu ahalko dute. Internet bidez eman ahalko dute botoa edota Gizarte eta Kultura Etxean jarriko den kutxaren bidez, otsailaren 12ko 14:00ak arte.
Herritarren botoek %60 balioko dute,
epaimahaiarenak, %40.
Epaimahaia martitzenean batuko da. Apainketaren originaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea, mozorroa eta apainketa bat izatea eta euskararen erabilera kontuan edukiko dituzte. Hiru sari egongo dira, eta hilaren 13an jakinaraziko dituzte irabazleak.
Lehenengoz. Bermeoko
Txosna Batzordeak, bestalde,
mozorroz bete nahi du herria otsailaren 17an, eta, lehenengoz, egun osoko egitaraua prestatu du.
Aldianak, Aldianuek eta Olatuek Ekarrikuek lelopean, kalejirak, jokoak, apustuak, bertso bazkaria eta jai giroa izango dira goizetik gauera.
Bertso bazkaria Artza frontoian izango da, Onintza Enbeita eta Jon Maiagaz.
10 euroan jarriko dituzte txartelak salgai
gaur, 18:00etatik aurrera, Goiko Plazako
Kabidxe Gune Sozialean.
Lantzeko inauteriak Bermeon
Bermeoko
Alkartasuna dantza taldeak, berriz,
herritarrak deitu ditu
otsailaren 10ean egingo duten Lantzeko inauterietan parte hartzera. Urtero legez, kalejiran ibiliko dira; dantzak prestatzeko
doako ikastaroa emango dute bihar,
11:00etatik 12:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.