Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatuko dute asteburuan

Beste urte batez, Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatuko dute asteburuan Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerren eta Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain.

Bihar ospatuko da nazioartean egun hori, baina eskualdekoek astebururako utziko dituzte jarduerak. Ekoetxea Urdaibain, esaterako, zapatuan eta domekan bilduko dira ospakizun horretarako, eta goizetik iluntzera bitarte, ez da aspertzeko betarik izango inguru horietan. Besteak beste, tailerrak, antzerki ikuskizuna, irteera eta zentrora bisita eskainiko dituzte.

Bird Centerren, aldiz, domeka izango dute ate irekien eguna. 11:00etatik 17:00etara zabalduko dute zentroa eta bertako ekipamenduez zein Gautegiz Arteagako hezeguneaz eta hegaztien behaketaz gozatzeko aukera izango da. Halaber, doako bisitak eskainiko dituzte, eta horretarako, audiogidatuak erabiliko dituzte. Goizean, gainera, eraztunketa zientifikoa nola egiten den ere azalduko dute.

Zentroak dio “garrantzia handia” daukala egun hori ospatzeak «gure inguruan ditugun hezeguneak babestu eta bertan dauden bizidunak lasai bizi ahal izateko». Izan ere, hainbat animalirentzat inguru hauek “beharrezkoak” direla azaldu du; “esaterako, migrazioa egiten duten hegaztientzat”.

Egunak berak, gainera, Gautegiz Arteagako hezegunean Europako hegaztiek egiten duten negupasagaz bat egiten duela azpimarratu dute, eta horrek bertaratutakoak espezie asko behatzeko aukera izatea ahalbidetuko du .

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend