Organikoaren bilketari buruzko informazio saioa egingo dute
Organikoaren bilketagaz hastear daude Ziortza-Bolibarren, eta bizilagunak behar bezala informatzeko helburuagaz, informazio saioa egingo dute martitzenean (urtarrilak 23).Azalpenak emateagaz batera, materiala ere banatuko dute herritarren artean, goize...
Azalpenak emateagaz batera, materiala ere banatuko dute herritarren artean, goizez zein arratsaldez.
Zehatz esateko, 10:00etatik 14:00etara bitarte eta 16:00etatik 20:00etara bitarte egongo dira Simon Bolivar plazan.
Halaber, beste hainbat udalerrietan egin moduan, herritarrak informatu eta materiala banatzeko etxez etxeko kanpaina bat egingo dutela ere jakitera eman dute.
Kaleetan jarriko dituzten edukiontzi marroietan animalia zein jatorri begetaleko hondakinak bilduko dituzte.
Konposta
Lea-Artibai Amankomunazgoaren Lurretik Lurrera kanpainaren barruan, hondakinen %42 konposatu daitekeen materia organikoa dela gogora ekarri dute.
Ziortza-Bolibarren, esate baterako, 2016ko apirilean hasi ziren auzokonpostagaz eta autokonpostagaz.
Ziortza-Bolibarko Udalak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak jarri zuten martxan ekimena, eta bizilagunak informatzeko eta materiala jasotzeko ikastaro bat eman zuten.