Martxoaren 3tik 11ra egingo dute Gernikako Lekuek jaialdia
Egitarau guztia oraindik zehaztuta ez daukaten arren, Lekuek jaialdia noiz ospatuko den jakinarazi dute antolatzaileek: martxoaren 3tik 11ra bitarte. Gainera, egun horietan beraien musika eskaintzeko Gernika-Lumo agertoki izango duten batzuk nortzuk iz...
Beste hainbategaz batera, oraintsu diskoa kaleratu duten Glaukoma eta Anita Parkerrek parte hartuko dute aurtengo Lekuek festibalean. Horiez gain, Nudozurdo, The Reverend Shawn Amos eta Balerdi Balerdi musikariek ere izango dute lekua 2018ko egitarauan.
Aurrekoetan legez, musika emanaldiak baino gehiago ekarriko du Lekuek festibalak; izan ere, erakusketak, proiekzioak, tailerrak eta «askoz gehiago» izango da aukeran.
Jaialdiaren izenak berak dioen bezala, herriko leku ezberdinetan eskainiko dituzte jarduerak; Astran, Iparragirre Rock Elkartean, tabernetan, Trinkete Antitxokoan, Lizeo Antzokian…
Bosgarren jaialdiari buruzko informazio gehiago datozen asteetan emango duten arren, jakinarazi dute bonuak urtarrilaren 26tik aurrera egongo direla salgai. Bakarkako sarrerez gain, emanaldi guztietarako baliagarriak diren bonuak ere izaten dira. Hala ere, bonuek ez dute sarrera ziurtatzen, lekuetako aforo ezberdinak direla eta.