Lea-Artibaiko Gababus zerbitzuaren erabilera %33 igo da bost urtean
Zerbitzua 2013an jarri zuten martxan Lea Ibarra Mankomunazgoak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak. Lehenengo urtean 1.533 eta iaz 4.733 erabiltzaile eduki zituenLea Ibarra Mankomunazgoak eta Lea-Artibai Amankomuazgoak eskualdeko hainbat udalekin elkarlane...
Zerbitzua 2013an jarri zuten martxan Lea Ibarra Mankomunazgoak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak. Lehenengo urtean 1.533 eta iaz 4.733 erabiltzaile eduki zituen
Lea Ibarra Mankomunazgoak eta Lea-Artibai Amankomuazgoak eskualdeko hainbat udalekin elkarlanean martxan jarritako gazteentzako Gababus autobus zerbitzuaren balorazio po- sitiboa egin du. Jakitera eman dutenez, bost urtean zerbitzuaren erabilera «etengabe» hazi da; 2013tik 2017ra %33ko igoera eduki du. Horren jakitun, aurten ere zerbitzua eskainiko dutela aurreratu dute.Bizkaiko eskualde gehienek daukate zerbitzu publikoa gauetan, trena edo Bizkaibusa. Baina Lea-Artibain premia hori ez zegoen beteta. Horren jakitun, eskualdeko gazteei Lea-Artibaiko herrietako jaietara «modu seguruan joan eta itzultzeko» aukera eskaintzeko asmoz sortu zen Gababuz zerbitzua 2013an. «Lehen urtean 1.533 erabiltzaile eta 2017an 4.733 zenbatu zituzten».
Urtez urteko datuak
Balorazioa egiteaz gain, urtez urteko erabiltzaile kopurua ere jakitera eman dute: 2013an 1.533 izan ziren, 2014an 3.443, 2015ean 3.812 eta 2016an 4.692.
Gababusaren sustatzaileen eta erabiltzaileen berbetan, Gababusa «zerbitzu bat baino gehiago» da. «Eskualdeko herri desberdinetako gazteen arteko harremana ere sustatzen du nolabait. Izan ere, joan-etorrietan elkarregaz berba egin edota elkar ezagutzeko aukera daukate erabiltzaileek».
Egitasmoak Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritzia jaso zuen hasieratik. Hala, %70eko finantzazioa lortu zuten, eta gaur egun ere diru laguntza hori mantentzen dute. Zerbitzuaren urteko inbertsioa 30.000 euro ingurukoa da, eta aurrekontuaren gainontzeko %30 udalek jartzen dute.