Gaurtik barikura Gabonetako arbolak bilduko dituzte Gernikan, horien berrerabilpena sustatzeko

“Bizirik dauden eta sustrai-lurra duten izeiak zein hosto batzuk galdu arren erabat lehortuta ez daudenak” batuko dituzte, berrerabiltzeko aukera izan dezaten. Gaur jarri dute martxan bilketa Gernika-Lumoko udal langileek, eta barikura bitartean ariko dira behar horretan.

Ebakitako arbolak ere utzi ahalko dira, eta baita idortuta edo idortze zorian dauden arbolak; izan ere, horiekin konposta egingo dutela azaldu du udalak. Eta konposta horrekin udalerriko parkeak eta lorategiak ongarrituko dituztela gaineratu du.

Egunotan, beraz, 09:00etatik 13:00etara utzi ahalko dira zuhaitzak udaletxe ondoko iturriaren aurrean. Eta udal teknikariak izango dira ondoren jasotako arbola horien artean berriro erabiltzeko moduan zeintzuk dauden aztertuko dutenak.

Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi duenak 94-627 02 00 telefonora deitu beharko du.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend