'Mongolia Bike Challenge' bideo emanaldia egongo da gaur, Berriatuan
Ander Txakartegi eta Beñat Ormaetxea Helmugak proiektuko kideek gidatuko dute saioa. Udan Mongolian egindako ekintza solidarioaren nondik norakoak ere azalduko dituzteHelmugak proiektuko kide Ander Txakartegi berriatuarrak eta Beñat Ormatxea zornotza...
Ander Txakartegi eta Beñat Ormaetxea Helmugak proiektuko kideek gidatuko dute saioa. Udan Mongolian egindako ekintza solidarioaren nondik norakoak ere azalduko dituzte
Helmugak proiektuko kide Ander Txakartegi berriatuarrak eta Beñat Ormatxea zornotzarrak udan Mongolian bizitakoa kontatzeko bideo emanaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, Berriatuko bideo gelan.Kristalezko hezurrak izenburua dauka dokumentalak. Horretan, Koikili Lertxundi kirolari ontxadiotarragaz batera Mongolia Bike Challenge proban bizitakoak eta Mongolian bertan La Otra Mirada laguntza elkarteagaz elkarlanean gauzatutako ekintza solidarioa jaso dituzte. «Udan egindakoa laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa da».
Ekarpena egiteko aukera
Aurreratu dutenez, dokumentalaren laburpen bategaz hasiko dute hitzaldia Txakartegik eta Ormaetxeak. «Ostean, azalpenak eskainiko ditugu, eta ondoren, dokumentala osorik proiektatuko dugu». Amaieran, galderak erantzungo dituztela esan dute. Guztira ordubete inguruko saioa izango dela aurreratu dute.
Mongolian bizitako gorabeherak protagonisten ahotan entzuteaz gain, herritarrek ekarpen solidarioa egiteko aukera ere edukiko dute.
Proiekzioagaz gozatzeaz batera, Helmugak proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko, bideo gelara joateko gonbitea egin diete herritarrei.