Tarinek Gabonetako emanaldia eskainiko du gaur, Berriatuan
Mendibarren frontoian izango da saioa, 18:00etatik aurrera. Ikasleek Gabonetara arte egindako lana erakutsiko dute. Tarineko talde guztiek parte hartuko duteUrtero egin bezala, Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine musika eskolak Gabon emanaldia eskain...
Mendibarren frontoian izango da saioa, 18:00etatik aurrera. Ikasleek Gabonetara arte egindako lana erakutsiko dute. Tarineko talde guztiek parte hartuko dute
Urtero egin bezala, Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine musika eskolak Gabon emanaldia eskainiko du gaur, 18:00etan, Berriatuko Mendibarren frontoian. Emanaldiak Gabon kutsua edukiko duela eta musikari askok parte hartuko dutela aurreratu dute.Gabonetara arte ikasleek egin duten lana ikusteko emanaldia izango da. «Musika eskolako talde guztiek parte hartuko dute saioan», esan dute Tarinekoek. Hala, Kamara taldea, Ixura taldea, Trikipand, hizkuntza musikaleko ikasleak eta beste asko igoko dira Mendibarren frontoian ipiniko duten agertokira. «Talde batzuk handiak izango dira, eta beste batzuk txikiagoak». Pianoa joko duen bikote bat ere ariko da.
Oro har, emanaldia ikus-entzuleen entzumena gozatzeko saioa izango dela esan dute. «Ordubete inguruko emanaldia izango da. Frontoia ilun-ilun egongo da, bakarrik agertokia egongo da argiztatuta».
Errepertorioari dagokionez, talde bakoitzak bere estiloko piezak eskainiko ditu. «Beraz, estilo guztiak biltzen dituen emanaldia izango da». Haizezko instrumentuak, sokazkoak, perkusioa… ikus-entzun ahalko dira. «Emanaldiak musika estilo guztiak bateratuko ditu».
Horrenbestez, emanaldia entzutera bertaratzeko gonbitea egin die Tarinek musikarien gurasoei eta baita ere gainerako herritarrei.
Eresoinka taldearen saioa
Bestea alde batetik, hilaren 29an Eresoinka taldea Markina-Xemeinen ariko da, Tarinek antolatuta.
Eresoinka Lapurdin erbesteratutako 110 euskal artistez osatutako koru talde mistoa da. Aurreratu dutenez, talde horrek herriko hiru gunetan eskainiko ditu saioak. «18:00etan hasiko dira, eta 19:00ak bitartean, Markina-Xemeingo hiru gunetan joko dute. Bakoitzean 20 minutu inguruko saioak eskainiko dituzte».