Badaiotz eta Beti-Gazte nagusitu dira goma gainean
Kortezubiko frontoian jokatu zituzten domekan Euskadiko Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketaren finalak. Emakumezkoen 260 kiloko kategorian Badaiotz izan zen onena, eta gizonezkoen 300 kiloko finalean, Beti-Gazte. Hainbat sokatiralari arratzuar dauden ...
Kortezubiko frontoian jokatu zituzten domekan Euskadiko Goma Gaineko 4×4 Sokatira Txapelketaren finalak. Emakumezkoen 260 kiloko kategorian Badaiotz izan zen onena, eta gizonezkoen 300 kiloko finalean, Beti-Gazte. Hainbat sokatiralari arratzuar dauden Sokarri talde bizkaitarra sailkatu zen bigarren mutiletan, eta haren atzetik Ñapurrak talde lapurtarra izan zen hirugarrena. Hain zuzen, Baigorri eta Ñapurrak 7na puntugaz berdinduta geratu zirenez, hirugarren postua erabakitzeko berdinketa hausteko tiraldia jokatu behar izan zuten. Nesketan Ibarra Ak lortu du zilarrezko domina, eta Txantreak brontzezkoa. Argazki +: www.busturialdea.hitza.eus