Annapurnari buruz ariko da Manex Duo bermeotarra, bihar
Bermeoko Berbalagun egitasmoak antolatutako hitzaldia da biharkoa. Ohi legez, sarrera librea izango da, hau da, gura duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. 18:30ean jarri dute ordua, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan (3.solairuan).
Manex Duo bermeotarra duela urte bat egon zen Annapurnan, bi asteko il¡bilaldia egin zuen Himalaiako zonalde haretatik. Bertan ikusi eta bizitakoaz ariko da, hortaz, hizlaria. Era berean, tokiko hizkuntzen bitxikeriak kontatuko dizkie bertaratutakoei, bai eta bertako emakumeen egunerokotasuna ere.
Bermeotarrak argazki eta bideoak erakutsiko ditu biharko berbaldian. Horien bidez, Annapurnara bidaiatzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek.