Jende bete Iparragirren eman du Gernika-Lumoko
Sarkor taldeak bere azken kontzertua.
Sarkor Ez aldarrikapenari eutsi zioten zapatuan ere, egun osoko agur festan ere kutsu sarkoretoari eutsiz. Hala, lagunartean, beren musikak batu dituen jende anitzaren babesa sentitu zuten taldekideek.
Argazkia, Oier Elorriaga
13 urte eman dituzte taula gainean, eta ibilbideari behar bezalako
amaiera emateko, egun osoko egitaraua prestatu zioten herrikide eta lagunek.
Txupinak eman zion hasiera egunari, trikipoteoagaz hasi aurretik. Bazkari sarkorragaz tripa bete zuten gero, Ospa tabernan prest zuten karaokean gogotsu eta sentimendu gabe abestu ahal izateko.
Oroimen polita gorde dutela esan dute taldekideek. arrerak agortuta, jendez bete zen Iparragirre; 300 lagun inguru batu ziren bertan
Omenaldia. Iluntzean, pintxopote animatua egin zuten, eta
manifestazioan joan ziren Iparragirre Rock Elkartera,
Sarkor Ez, Sarkor No oihu artean.
Omenaldi kutsua hartu zuen gaueko kontzertuak, eta orain pare bat urte taldea utzi zuen Jon Rementeria
Remen-ek ere gitarra hartu zuen berriro.
Oroimen polita gorde dutela esan dute taldekideek: «Kontzertua oso ondo joan zen, jendeak bere onena eman zuen». Sarrerak agortuta,
jendez bete zen Iparragirre;
300 lagun inguru batu ziren bertan. Gernika-Lumoko eta Busturialdeko jendea ez ezik, Arrasate, Gasteiz, Arrigorriaga, Ugao edota Bilbo aldetik heldutako jarraitzaileak ere batu ziren rock elkartean. Aurreikuspenak bete ziren, Sarkorren esanetan, eta eguna espero baino hobeto joan zela aitortu dute.
Sorpresarik ere ez zen falta izan, eta kontzertuari amaiera ikusgarria eman zioten kuadrillakoek. Sarkorren ‘ikur’ bihurtu den
untxi jantziak soinean, eszenario gainera igo ziren batzuk, eta
Eskerrik asko mutillek zioen pankarta zabaldu zuten beste batzuk, hainbat urtetan lagunartea punk-rock doinuekin alaitu duten kuadrillakoei esker ona erakusteko.
Agurrean, azken-azken agurra
Garaipenaren bila abestiagaz eman zuen Sarkorrek, eta publikoaren buru gainetik Iparragirre osoa zeharkatu zuen laukoteak kontzertua amaitzean.
Kontzertuari amaiera ikusgarria eman zioten kuadrillakoek, Sarkorren ‘ikur’ bihurtu den untxi jantziak soinean.
Lau disko utzi dituzte. Gentza, Jon Mikel, Musa eta Remen.
Lau disko utzi ditu Sarkorrek.
Su emoten hasi zuten ibilbidea, eta ostean etorri ziren
Sentimendu gabe eta
Mundu kodifikatuen atzean. Azken lana 2016an kaleratu zuten,
hirukote moduan,
Remenek taldea utzi ostean. Senari eustea zuten helburu, eta
Sarkor izena jarri zioten diskoari ere.
Azken elkarrizketan esan bezala, bihotzari jarraituta egin dute musika, eta bihotzez agurtu ditu herriak. Iparragirreren atea janzten duen pankartak dioen moduan:
Sarkor, agur eta ohore!