Beste urte batez, herritarren iritzia kontuan hartuta osatuko du herriko egutegia Eako Udalak. Beraz, egutegi lehiaketara aurkeztu dituzten argazkiekin osatutako
erakusketa jarri dute
Eskolondon.
Eskolondon daude herrritarrek bidalitako argazkiak.
Argazkia: Eako Udala.
18 herritarrek aurkeztu dituzte lanak, eta horien 50 argazki biltzen ditu erakusketak.
Bizilagunek gustukoen dituzten
12 argazki aukeratu behar dituzte. Horien zenbakiak paper batean idatzi, eta liburutegian dagoen kutxan sartu behar dute papera.
Abenduaren 10a arte [domeka] jasoko dituzte herritarren proposamenak.
Erakusketan dagoen argazkietako bat.
Argazkia: Eako Udala.