[ARGAZKI GALERIA] Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitu dute
Izaro Sub taldeak eta Bermeoko Udalak antolatuta, Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitzeko boluntario lanak egin zituzten zapatuan.
Hala, itsas hondoan pilatutako askotariko hondakinak batzeagaz batera, hainbat tailer egin zituzten. Izan ere, herritarren artean kontzientzia piztu gura dute. MB 2000 elkarte soziokulturaleko, Surf Rider Foundationeko eta Nakursabeko kideek prestatu zituzten ume eta gazteentzako zein famliei zuzendutako tailerrak.
Topaketa amaitzeko hamaiketakoa eta zozketak izan zituzten.
ARGAZKIAK: IZARO SUB