Zine forumagaz gozatu ahalko da eguaztenean, Astran
GERNIKA-LUMO // Azaroaren 22an, zine forumagaz gozatu ahalko da Astran. Hain zuzen ere, 19:00etan hasita, ASTRA Zinema taldeak eta Sarek Horas de Luz filma proiektatuko dute. Filma bukatuta, gainera, solasaldirako tartea ere edukiko dute bertaratutakoe...
GERNIKA-LUMO // Azaroaren 22an, zine forumagaz gozatu ahalko da Astran. Hain zuzen ere, 19:00etan hasita, ASTRA Zinema taldeak eta Sarek Horas de Luz filma proiektatuko dute. Filma bukatuta, gainera, solasaldirako tartea ere edukiko dute bertaratutakoek. Taldeak azaldu duenez, film luze horrek 90eko hamarkadan hainbat presok El Duesoko espetxean (Kantabria) martxan jarri zuten isolamendu erregimenaren aurkako protesten eta borrokaldiaren berri ematen du.