Lekeition eta Bermeon ere Parisera joateko eskatuko dute
Presoen alde abenduaren 9an egingo den mobilizazioa aurkeztuko dute bi herrietan. Lekeition gaur egingo dute, 20:00etan, eta Bermeon eguaztenean, kultur etxeanOndarroan eta Mutrikun egin modura, abenduaren 9an Bakearen Artisauek deituta Parisen egingo ...
Presoen alde abenduaren 9an egingo den mobilizazioa aurkeztuko dute bi herrietan. Lekeition gaur egingo dute, 20:00etan, eta Bermeon eguaztenean, kultur etxean
Ondarroan eta Mutrikun egin modura, abenduaren 9an Bakearen Artisauek deituta Parisen egingo den Orain presoak! mobilizazioa aurkeztuko dute Lekeition eta Bermeon ere. Lekeition gaur egingo dute aurkezpena, 20:00etan, udaletxeko eskaileretan. Bermeon, ostera, eguaztenean egingo dute, 19:30ean, kultur etxean.Lekeitioko ekitaldia Aitor Abaroak aurkeztuko du, eta aurreratu dutenez, Karmen Marina Arteagabeitiak eta Olatz Zaratek hartuko dituzte bakegileen hitzak. Aurkezpena egin eta gero, inguruan egongo den txosnan tragoa hartu eta mokadutxoa jateko aukera edukiko dute herritarrek; Pariseko ekimenak sortutako gastuei aurre egiteko bonu laguntzak erosteko aukera ere egongo da. Bi herrietan Parisera joateko autobusa antolatu dute.
Apirilaren 8an ETAren armagabetzea gauzatu eta gero, Bakearen Artisauek bakean bizi den gizarte batera ailegatzeko lanean jarraitzen dute. Eta abenduaren 9ko ekimena bake bidean beste urrats bat dela iragarri dute. «Lehen momentutik argi eduki dugu ETAren armagabetzeak bakera iristen lagunduko zigula, baina bagenekien armagabetzea bera ez zela bakea. Pausoz pauso, ondorio guztiei aterabide sendoa emateko beharra dago».
Parisen egingo den mobilizazioa presoen alde egingo da. «Presoei ezartzen dizkieten salbuespeneko neurrien amaiera exijitzeko mobilizazio handia izango da».
Halaber, presoen egoera konpontzeko, gizarte osoaren mobilizazio masiboa eta erakundeen inplikazioa «beharrezkoak» direla gaineratu dute.