Euskara Eguneko bideoa egiteko herritarrei dei egin die Ondarroako Udalak
Aurreko urteetan egindako bideoen eredua aldatu nahi izan dute. Herritarrek azaroaren 30era arte bidali ahal dituzte euren grabazioak. #botaba erronkagaz bat egiteko deia ere egin duteUrtero legez, Ondarroako Udalak bideoa egingo du Euskara Egunaren ha...
Aurreko urteetan egindako bideoen eredua aldatu nahi izan dute. Herritarrek azaroaren 30era arte bidali ahal dituzte euren grabazioak. #botaba erronkagaz bat egiteko deia ere egin dute
Urtero legez, Ondarroako Udalak bideoa egingo du Euskara Egunaren harira (abenduak 3). Aurten, baina, aurreko urteetako eredua aldatu nahi izan dute, eta horretarako herritarrei dei egin diete. Hala, segundu gutxiko bideo bat egiteko eskatu eta grabatutakoa Ondarroako Euskara sailera bidaltzeko eskaera egin diete herritarrei. Azaroaren 30 baino lehen bidali behar dira bideoak (mrey@ondarroa.eus). Udal ordezkariek azaldu dutenez, jasotako bideoak sare sozialen bidez zabalduko dituzte abenduaren 1etik aurrera.Bideoa egitera animatzen diren herritarrek esamoldeen inguruko grabaketa bat egin nahi izanez gero, Gaztea irrati kateak eta Labayru Fundazioak abian jarritako #botaba erronkagaz bat egitea ere proposatu du Ondarroako Udalak. «Lehiaketaren helburua da ahalik eta modu dibertigarrienean euskal esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzea». Ondarrutarrek beste lehiaketa horretan ere parte hartu nahiko balute, Ondarroako Euskara sailera eta @botabaerronka egitasmora bidali beharko lukete.
Egiten duten bideoak esamoldeekin zerikusirik ez balu, grabazioa soilik Ondarroako Euskara Sailera bideratu beharko dute.
#botaba lehiaketa
Euskal esamoldeen erronkan parte hartu nahi dutenek hiru pauso jarraitu beharko dituzte: esamolde bat aukeratu, 20 segundoko bideo original bat egin eta Instagram sare sozialera igo #botaba traola erabilita.
Lehiaketa hori azaroaren 8an hasi zen, eta hilaren 29an amaituko da. «Astero @botabaerronka izeneko Instagram kontuan gai zehatz bat proposatuko dugu, eta gai horri lotutako esamolde bat aukeratu eta gehienez 20 segunduko bideoa egin beharko dute parte hartzaileek». Bideo hori Instagramera igo beharko dute #botaba traola erabilita.
Sariei dagokienez, Atsegin dut gehien jasotzen dituztenen artean banatuko dituzte sariak. Besteak beste, argazki-kamerak, egurrezko betaurrekoak edota taldean egiteko abenturak eskuratu ahalko dituzte parte hartzaileek.