euskal musikaren istorioa bermeon
Tartean teatroaren eskutik, Ez dok hiru antzezlan musikatua Bermeoko Kafe Antzokiko agertokira helduko da gaur arratsaldean. 19:00etan hasiko da Patxo Telleriak sortutako istorioa. Euskal musikaren benetako istorioa omen dena Mikel Martinez eta Patxo T...
Tartean teatroaren eskutik, Ez dok hiru antzezlan musikatua Bermeoko Kafe Antzokiko agertokira helduko da gaur arratsaldean. 19:00etan hasiko da Patxo Telleriak sortutako istorioa. Euskal musikaren benetako istorioa omen dena Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreen eskutik ezagutu ahal izango dute ikus-entzuleek. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatralak hainbat barre algara sortuko dituela azaldu dute antzezlanaren sustatzaileek.