17:00etan hasiko da bihar 15. jardunaldiari dagokion partidua.
Azken bi jardunaldietan punturik eskuratu barik dago talde bermeotarra, eta bihar etxeko zaleen aurrean garaipena lortzeko zelairatuko da. Aurreko jardunaldian 2-1 galdu zuen Portugaleteren kontra. Partiduaren azken bost minutuetan gol bana sartu zuten talde biek, eta luzapenean heldu zen Portugaleteren bigarrena. Bestalde, etxean lehiatutako 13. jardunaldian 0-3 galdu zuen Beasainen aurka.
Azaroaren 1ean lortu zuen
azken garaipena Basconiaren kontra (1-2).
Bermeok etxeko azken partiduan 0-3 galdu zuen Beasainen kontra.
Argazkia: Bermeo Futbol Taldea.
Denboraldia hasi zenetik
16 puntu bildu ditu Bermeoko taldeak, eta 3. mailako 4. multzoko
sailkapenean hamaseigarrena da. Lagun Onak biharko aurkaria zortzigarrena da, 22 puntu eskuratuta.
Gaur gaurkoz,
Santurtzi dago
sailkapen buruan, 26 puntugaz, eta Sodupe bigarren sailkatuak ere puntu kopuru bera dauka. Beasain eta Durango puntu bakarrera dituzte.