Oinezkoentzako leku gehiago eginez
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman du Mestikabaso kalea «hobetzeko» lanak hasi dituela. Horien helburua «oinezkoak erosoago ibiltzea» dela azaldu du udalak, eta, horretarako, espaloia handituko duela iragarri du. Hain zuzen, Mestikabaso 11 zenbaki...
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman du Mestikabaso kalea «hobetzeko» lanak hasi dituela. Horien helburua «oinezkoak erosoago ibiltzea» dela azaldu du udalak, eta, horretarako, espaloia handituko duela iragarri du. Hain zuzen, Mestikabaso 11 zenbakitik 45 zenbakiraino doan 330 metroko espaloia izango da aldatuko dutena. Zabaleran, esaterako, tamaina bikoiztuko diote, eta bizikletak bertatik igarotzeko bidea egingo dute. Aipatu lanak urte bukaerarako amaitzea aurreikusten du udalak, eta horien kostua 175.000 eurokoa dela jakinarazi du. Gaur gaurkoz, bertako zuhaixkak mozten dabiltza.