Laburugaz eta Enbeitagaz bertso bazkaria, Bolatokian
EA // Azaroko Asteburuak ekimenaren baitan, ekintza berri bat hartuko du zapatuan Natxituko bolatokiak. Aurrekoetan ibilaldia, umeentzako mahai jolasak eta Josu Bergararen kontzertua izan baziren; oraingoan, bertso bazkariagaz gozatzeko aukera izango d...
EA // Azaroko Asteburuak ekimenaren baitan, ekintza berri bat hartuko du zapatuan Natxituko bolatokiak. Aurrekoetan ibilaldia, umeentzako mahai jolasak eta Josu Bergararen kontzertua izan baziren; oraingoan, bertso bazkariagaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan Natxitura bertaratzen direnek. 14:30ean jarri dute ordua, eta bertaratutakoekin batera, Agin Laburu eta Onintza Enbeita bertsolariak egongo dira bertan.