Bird Centerrek hasi du Inguruko Hegaztiak proiektua, beste urte batez
Familia, eskola zein norbanakoek parte hartu dezakete proiektuan. Negu osoan eman daiteke izena. Aurten ere, parte hartzaileek informazioa partekatu ahal izango dute blogeanBird Centerrek abiatu du Inguruko Hegaztiak proiektuaren 2017-2018ko denboraldi...
Familia, eskola zein norbanakoek parte hartu dezakete proiektuan. Negu osoan eman daiteke izena. Aurten ere, parte hartzaileek informazioa partekatu ahal izango dute blogean
Bird Centerrek abiatu du Inguruko Hegaztiak proiektuaren 2017-2018ko denboraldia.Neguan janlekuak jarrita espezie ezberdinetako hegaztiak ingurura erakartzea bilatzen du aipatu proiektuagaz Bird Centerrek. Janleku horiek proiektuan parte hartzen dutenek eurek eraiki ditzakete, edota bestela, Bird Centerren erosteko aukera ere badaukate. Janlekuak, hala ere, beti elikagaiz hornituta egon behar direla azaldu du zentroak. Eta horretarako, jatorri ekologikoa duen janaria erabiliko dute: hala nola, ekilore haziak, artatxikiak zein kakahueteak. Ahal dela, gainera, inguruan ekoiztutakoak izango direla azpimarratu du; «Ekilore eta artatxikia, esaterako, Arabako lautadetan ekoiztuak dira eta ENEEEK-k ziurtatutakoak».
Familia, eskola zein norbanakoek parte har dezakete proiektuan, eta negu osoan eman ahalko dute izena aranzadi@birdcenter.org helbidera mezua bidalita. Parte hartzeko, baina, berdeguneren bat edo zuhaitzen bat egon beharko da inguruan.
Parte hartzen dutenek bildutako datu guztiekin egindako txostena jasoko dute proiektua bukatu ostean; modu horretan, janlekuak bisitatu dituzten hegazti espezie guztien urteroko eboluzioa ezagutu ahalko dute.
Naturaz gozatzeko aukera
Inguruko Hegaztiak proiektua «oso arrakastatsua» izan ohi da; Britainia Handian, esaterako, 600.000 familiek parte hartzen dute. Bird Centerrek bertan parte hartzera animatu ditu herritarrak; «Eskandinaviatik datozen txonta txikiak edota Herrialde Baltikoetatik iritsi berri diren tarin eta txantxangorriak gure lorategietan daude. Heldu da momentua prismatikoak eta kamerak atera eta begi bistan dauka- gun naturako ikuskizunagaz gozatzeko».
Aurten ere, zentroak proiektuaren bloga jarriko du martxan (ingurukohegaztiak.blogspot.com); parte hartzaileek hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi eta partekatu ahal izango dituzte bertan.
Inguruko etxeetan bizi diren hegaztien ezagutza bultzatzeko asmoa daukan proiektua da Inguruko Hegaztiak. Bird Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoaren Kontseiluaren laguntza dauka egitasmoa bultzatzeko.