Udalak diruz lagunduko ditu 0-16 urte bitarteko seme-alaben familiak
Aurreko urteetan egin moduan, aurten ere 100 euroko diru laguntza emango dio udalak familia bakoitzari. Eskaera orriak udaletxean edo udalaren webgunean eskuratu daitezkeBeste urte batez, 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei lagunduz asmoz...
Aurreko urteetan egin moduan, aurten ere 100 euroko diru laguntza emango dio udalak familia bakoitzari. Eskaera orriak udaletxean edo udalaren webgunean eskuratu daitezke
Beste urte batez, 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei lagunduz asmoz, 100 euroko diru laguntza ematea erabaki du udalak.Zehatz esateko, Mendexan erroldatuta dauden 2001eko urtarrilaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitartean jaiotako haurren familiei zuzendutako diru laguntza da. Hala, seme-alabek behar dituzten ikastetxerako materialak, jantziak edota bestelako beharrizanak ordaintzen laguntzea da helburua.
Asteon amaituko da diru laguntza eskatzeko epea. Hain zuzen ere, familiek barikura arte daukate eskariak aurkezteko epea. Orriak udaletxean edota Mendexako udalaren webgunean (www.mendexa.net) eskuratu daitezke. Eskaera orria behar bezala beteta eta izenpetuta aurkeztu behar da.
Diru laguntza jasotzeko baldintzak betez gero, ordainketa banketxe transferentziaren bidez egingo dute, interesatuek eskaera orrian zehaztutako kontu korronte zenbakira. Biztanleen Erroldako Udal Zerbitzuek egiaztatuko dute umea udalerrian erroldatuta dagoela, aipatutako adin-tartekoa dela eta gurasoetariko batek eskatutako urte beteko errolda antzinatasuna betetzen duela.