Urtero egin legez, Santa Katalina jaien barruan egingo dute
Mundakako pil-pil erako bakailao txapelketa.
Azaroaren 25erako antolatu dute txapelketa. Aurten, baina,
15 parte hartzaile bakarrik egon ahalko direla esan dute udal arduradunek.
Talde parte hartzailetako bat bakailaoa prestatzen, iaz
Udaletxean igogailua jartzeko lanak egiten ari dira, eta arkupean dagoen lekua txikiagoa denez, “mugatu egin behar izan dituzte parte hartzaileak”. Parte hartu gura dutenek,
datorren astelehenera arte eman ahalko dute izena. Udaletxean eman daiteke izena (09:00etatik 14:00etara) edo
udala.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidalita ere egin daiteke. Mezua bidaltzerakoan,
sukaldarien izen-abizenak, kazolaren izena eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte. Izena emateko ordena kontuan edukiko dutela jakinarazi dute.
Herriko txokoek, taldeek edota norbanakoek soilik parte hartu ahal izango dute, eta kazola bakoitzeko sukaldari bi egon ahalko dira.
10:00etan hasiko dira bakailaoa prestatzen, eta
13:00etarako kazolak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko arkupeetan.
Ordutegia “zorrotz” bete beharko dela azaldu dute antolatzaileek, denboraz kanpora ez baitute kazolarik onartuko.
Parte hartzaileek
hiru osagai bakarrik erabili ahal izango dituzte: berakatza, bakailaoa eta oliba olioa. Gas-sua eta lapikoa ere etxetik eroanbeharko dituzte. Epaimahaiko kideek puntua, zaporea eta aurkezpena izango dituzte kontuan.