175 espezie ikusgai, Errotari Elkartearen erakusketan
Garaiko onddoen eta perretxikoen erakusketa eta dastaketa egin zituzten domekan, Busturiko Ekoetxea Urdaibain. 175 espezie desberdin jarri zituzten erakusgai eskumako argazkian, eta horietako batzuekin prestatutako pintxoak probatzeko aukera izan zuten...
Garaiko onddoen eta perretxikoen erakusketa eta dastaketa egin zituzten domekan, Busturiko Ekoetxea Urdaibain. 175 espezie desberdin jarri zituzten erakusgai eskumako argazkian, eta horietako batzuekin prestatutako pintxoak probatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Aurretik, Errotari Elkartekoek gidatuta, ibilbide mikologikoa egin zuten ezkerreko argazkian. Hala, irteeran parte hartu zutenek onddo eta perretxiko mota desberdinei buruzko azalpenak entzun zituzten.