Muruetako taldeak bosgarren eta seigarren sailkatu dira
Sondikako Azoka gunean jokatu zuten domekan Bizkaiko Sokatira Txapelketaren lehenengo jardunaldia, eta Gaztediko bi taldeak sailkapen buru geratu ziren. Muruetako bi taldeei dagokienez, bosgarren eta seigarren postuak eskuratu zituzten.Domeka honetan [...
Domeka honetan [azaroak 19] Laukizen lehiatuko dute hurrengo jardunaldia, eta finala Arrigorriagan jokatuko dute abenduaren 23an [zapatua]. Sei talde sailkatuko dira Bizkaiko Sokatira Txapelketaren finalera.
Murueta taldeko sokatiralariek adierazi dutenez, bi taldeak finalera sailkatzea da euren asmoa: «Oraindik beste jardunaldi bat falta da, baina ematen du bi taldeak finalera helduko garela; hori da gure helburua».
Aurten beste urteetan baino beranduago hasi dira entrenatzen, baina «asmoa denek tiratzea» denez, bi talde osatu dituztela azaldu dute. Bizkaiko Txapelketa irabaztea gatx ikusten dute, eta urtarrilean hasiko duten Euskadiko Txapelketarako entrenamendu moduan baliatuko dute.
Aurretik, 2017ko Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira Txapelketan parte hartuko dute. 300 kiloko kategoria lehiatuko dute, eta lehen jardunaldia azaroaren 26an dute Berriozarren.