Espainiakoa eskuratuta, orain Europara begira

Lejarragak Welter pisuko Espainiako Txapelketa irabazi du. Hiru epaimahaien aldeko puntuak jaso ditu 'Morgako errebolberra'-k. Europako titulua lortzea da bere helburua

Kerman Lejarraga morgarrak Welter pisuko Espainiako Txapelketa irabazi zuen zapatu gauean, Bilbao Arenan. Jose del Rio El niño Mallorkako boxeolariari titulua kentzea lortu du Morgako errebolberrak.

«Borroka gogorra» izan zela nabarmendu zuen Lejarragak, eta orain Europako titulua lortzea da bere helburua.

Jendetza batu zen Miribillan; ia 11.000 sarrera saldu zituzten. Hamar borrokaldiko lehian nagusitasun osoz aritu zen morgarra.

Hirugarren borrokalditik aurrera lehia biziagoa ikusi zen ring-ean. Mallorkarrak Bilbora titulua berrestera heldu zela argi utzi zuen, eta azken momentura arte borrokatuz, ez zuen amore eman.

Goizaldeko ordu biak inguruan ezagutu zen epaimahaiaren erabakia. Hauek izan ziren hiru epaileen puntuazioak: 90-99, 92-98 eta 91-99.
Ez dago iruzkinik

IKUSIENAK

Send this to friend