Kerman Lejarraga Espainiako Txapelketa irabazteko borrokatuko da bihar

Morgarra Welter Pisuko Espainiako Txapelketa irabazteko borrokatuko da bihar, Bilboko Miribillan (20:00).

Ikusmin handia sortu du Morgako errebolberraren eta Jose del Rio El niño Mallorkako boxeolariaren arteko norgehiagokak. Horren adierazle da orain dela hilabete sarrerak agortu izana. Boxeo zaleek zein adituek lehia estua bezain bizia espero dute biharko.

Mallorkarra da gaur egungo Espainiako txapelduna, eta titulua berresteko asmoz igoko da ring-era.

Lejarragak orain arte profesionaletan lehiatutako borroka guztiak irabazi ditu. Hain zuzen, 23 garaipen lortu ditu, eta horietatik 19 KOz.

La velada del millon deritzan boxeo jaialdiaren barruan lehiatuko dute aipatu txapelketa, eta beste zenbait borrokaz gozatu ahalko dute Bilbao Arenan bildutakoek.

Besteren artean, Ieltxu Lahuerta barakaldarraren profesionaletako bebuta ikusteko aukera izango dute.
Halaber, Javier Garcia Roche Chatarrero boxeolari mediatikoa eta Jerobe Santana El Chocolatito boxeolariak ere egongo dira.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend