Sondikako Azoka gunean lehiatuko dute lehenengo jardunaldia,
11:00etan hasita. Aurretik, 09:00etatik aurrera egingo dituzte pisaketak.
Urriaren 20an bukatu zen Bizkaiko Sokatira Txapelketan izena emateko epea, eta zazpi taldek izena eman dute: Murueta A, Murueta B, Abadiño A, Abadiño B, Gaztedi gizonezkoak, Gaztedi emakumezkoak eta Sokarri.
Hala,
azaroaren 19an (domeka) Laukizen daukate hurrengo jardunaldia, eta finala Arrigorriagan jokatuko dute
abenduaren 23an (zapatua). Hain zuzen, sei taldek lehiatuko dute Bizkaiko Sokatira Txapelketaren finala.
Bestalde,
2017ko Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira Txapelketa ere martxan dago dagoeneko.
Hiru kategoria daude, eta 320 kiloko gizonezkoen lehenengo jardunaldia zapatuan (azaroak 4) jokatu zuten Gatikan.
Muruetako taldeko sokatiralariek
300 kiloko lehian parte hartuko dute. Kategoria horretako lehenengo jardunaldia azaroaren 26an (domeka) lehiatuko dute Berriozarren (Nafarroa). Ondoren, abenduaren 3an (domeka) Ibarran (Gipuzkoa) izango dute bigarren jardunaldia, eta finala
Kortezubin izango da abenduaren 17an (domeka).
Emakumezkoen 260 kiloko kategoriak 300 kiloko egutegiaren antzekoa dauka. Hain zuzen, lehen saioa azaroaren 25ean izango da, baina bigarren eta hirugarren saioak 300 kiloko kategoriaren egun berdinetan dira.
Hiru kategorietan sei talde sailkatuko dira finaletara; 300 eta 260 kategorietan multzo bakoitzeko lehen hiru sailkatuek lortuko dute finalerako txartela.
Ordutegiei dagokienez, zapatuetan 17:00etan hasiko dira saioak (pisaketak 14:30etik 15:30era izango dira), eta domeketan, ostera, 11:30ean (pisaketak 09:30-10:30 bitartean).
2017ko Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira Txapelketa:
300 KILO GIZONEZKOAK:
- Beti-Gazte
- Berriozar A
- Ibarra A
- Txantrea A
- Getxo
- Baigorri
- Sokarri
- Murueta
- Berriozar B
- Ibarra B
- Kaskallueta
- Antsoain
- Ustaritz
- Ñapurrak
260 KILO EMAKUMEZKOAK:
- Badaiotz
- Txantrea B
- Ibarra A
- Beti-Gazte A
- Antsoain
- Txantrea A
- Ibarra B
- Beti-Gazte B
- Bizindar
- Ustaritz
- Berriozar
320 KILO GIZONEZKOAK:
- Ñapurrak
- Ibarra A
- Txantrea
- 6 Conceyos
- Ibarra B
- Baigorri
- Getxo