Bermeoko inguruak ezagutzeko irteera egingo du domekan Sollube 707k
Ibilaldian parte hartu gura duenak 09:00etan egon beharko du Jose Antonio Erauzkin (Artike) enparantzan.
Domekan honakoa izango da mendizaleek egingo duten ibilbidea: Piñaburuko harrizko gurutzea, Galdizko mintegiko harresia, Azaolako iturria, Pozoillune, Matxitxakoko bateri eta bolborategiaren kokapena, Matxitxakoko itsasargia eta 1885ean Matxitxakoko lazaretoa egon zen lekua.
Euri asko egingo balu, irteera bertan behera geratuko litzatekeela azaldu dute antolatzaileek. Informazio gehiago gura dutenek 676 62 01 95 telefono zenbakira deitu ahal dute.