Iparragirreren aldeko giza katea egingo dute zapatuan, Basaurin
Ondarroatik, Mutrikutik, Berriatutik eta Markina-Xemeindik autobusak egongo dira. Iparragirreren askatasuna eskatzeko, espetxea eta osasun etxea lotuko dituzteIbon Iparragirreren askatasuna eskatu eta bere giza eskubideak errespetatzea eskatzeko giza k...
Ondarroatik, Mutrikutik, Berriatutik eta Markina-Xemeindik autobusak egongo dira. Iparragirreren askatasuna eskatzeko, espetxea eta osasun etxea lotuko dituzte
Ibon Iparragirreren askatasuna eskatu eta bere giza eskubideak errespetatzea eskatzeko giza katea egingo dute zapatuan, 12:00etan, Basaurin.Preso gaixo larri ondarrutarraren egoera «muturrekoa» izanik, Basauriko espetxea eta osasun-etxea lotuko dituen giza katea egingo dute. Sare herritarrak antolatu du ekimena, Mugi gaitezen! Berandu baino lehen Ibon etxera! lelopean.
Basaurira joateko autobusak egongo dira eskualdeko zenbait herritatik. Ondarroatik, Mutrikutik, Berriatutik eta Markina-Xemeindik aterako dira. 10:20ean irtengo dute Mutrikuko biribilguneko geltokitik, 10:30ean Ondarroako Zaldupe Zubitik, 10:40ean Berriatutik eta 10:50ean Markina Xemeindik; Ondarroako Kulixka eta Anaitasunan, Mutrikuko Zubixan, Berriatuko Zentralean eta Markina-Xemeingo Txokoan eman behar da izena.
Ez dira hor amaituko gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea eskatzeko mobilizazioak. Gaur eta bihar ere giza kateak egingo dituzte Tolosan eta Iruñean, 19:00etan hasita.