Abenduaren 9an Parisera joateko deia egin dute
Bakearen Artisauek deitutako Orain presoak! mobilizazioan parte hartzeko aurkezpenak egiten ari dira azken egunetan Euskal Herrian. Eta zapatuan Ondarroan egin zuten. Horretan, abenduaren 9an Parisera joateko deiagaz bat egin eta gainerako euskal herri...
Orain presoak! ekimenak Frantzian salbuespen legedi baten menpe espetxeratuta dauden euskal presoen arazoa konpontzea du helburu. Egoera horrekin amaitzeko, abenduaren 9an Parisen manifestazioa egingo dute, eta Bakearen Artisauek euskal herritarrei ere bertan parte hartzeko deia luzatu diete. «Hitzordu hori bigarren Luhuso da, baina oraingoan presoen alde. Eta orduan bezala, orain ere gizartearen bultzada eta babesa beharrezkoak dira», diote.
Pariseko manifestaziora joateko autobusetan izena eman ahal dute ondarrutarrek Zurrumurrun, Kulixkan eta Kuriken. «Eta autobusez joan ezin dutenek tresnez joateko aukera ere badute», gaineratu dute.
Orain arte egin modura, Artisauen lanak bere bidea egingo duela esan dute: «Espetxeetako auzian sakontzen jarraitu dute Frantzian».
Halaber, Parisen hartzen joango diren erabakiek Madrilen (Espainia) ere ondorioa edukiko dutela iragarri dute.