42 salmahai egon dira merkatu txikian
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatuta, Goiko Plazan egin zuten zapatuan merkatu txikia. Hurrengo merkatu txikia udaberrirako antolatuko dute, eta egun osokoa izan daitekeela esan duteAlde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antola...
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatuta, Goiko Plazan egin zuten zapatuan merkatu txikia. Hurrengo merkatu txikia udaberrirako antolatuko dute, eta egun osokoa izan daitekeela esan dute
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak antolatuta, merkatu txikia hartu zuen zapatuan Bermeoko Goiko Plazak. Oraingoan, Goiko Plaza bete egin zen; 42 salmahai jarri zituzten.Merkatu txikia denborarekin «goraka» doala esan dute antolatzaileek, gero eta parte hartze handiagoa dagoela nabarmenduta.
Eguerdi partean, herritar asko bertaratu ziren. Kuxkuxean ibili ziren horietako batzuk, eta beste batzuk, berriz, zer edo zer erosteko aprobetxatu zuten.
Salmahaietako askotan bigarren eskuko objektuak salerosteko edo trukatzeko aukera egon zen, eta bertaratutakoek denetarik aurkitu ahal izan zuten: Bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskoak… Era berean, merkatu txikian artisauek ere badute lekua, eta bermeotar artisauen parte hartzea ere egon zen. «Modu horretan, bere lana erakusteko aukera daukate», esan dute antolatzaileek.
Hurrengo merkatu txikia udaberrian egingo du Haitz Nagusijek. Parte hartzaileek hala eskatuta, gainera, hurrengoa ziurrenik egun osokoa izango dela azaldu dute.