Ikasle eta udal ordezkariek udalbatza berezia egin dute Mutrikun
Mutriku BHI eta San Miguel ikastetxeko neska-mutilek ikasturtean landutako eta iazko udalbatzan onartutako erronken berri eman zieten udal ordezkariei. Ikasleekin batera, Jose Angel Lizardi alkatea, Josebe Astigarraga zinegotzia eta udaleko idazkaria e...
Debabarreneko ikasleek biodibertsitatea eta geoaniztasuna landu dituzte aurten, Debegesa garapen agentziak koordinatuta, eta atzoko bilkura berezian ikasleek urtean egindako lanaren berri emateaz gain, herriaren egoera hobetzeko proposamenak ere aurkeztu zituzten.
San Miguel ikastetxeko gazteek Mutrikuk daukan ingurune naturala mantentzeko eta sustatzeko eskatu zioten alkateari, flyscha, Nautilus museoa, herriaren kanpoaldean dauden kobak, akuiferoak eta Bentalekua Museoa ardatz hartuta. Institutuko ikasleen bozeramaileek, berriz, herrian dauden pintaketak ezabatzea, monumentuen inguruan informazio gehiago jartzea eta landare inbaditzaileekin amaitzea eskatu zuten.
Proposamenak egiteaz gain, herria garbi mantentzeko konpromisoa ere hartu zuten.