Usotegiren egun handia
Lekitto Bedarrak antolatuta, V. Usotegi Eguna ospatu dute Lekeition. Auzolanean oinarritutako ekintzak eta bertoko ekoizleak izan dira beste behin ere protagonistak. Taldeak jaiaren balorazio positiboa egin du.Lekitto Bedarrak antolatuta, V. Usotegi Eg...
Lekitto Bedarrak antolatuta, V. Usotegi Eguna ospatu dute Lekeition. Auzolanean oinarritutako ekintzak eta bertoko ekoizleak izan dira beste behin ere protagonistak. Taldeak jaiaren balorazio positiboa egin du.
Lekitto Bedarrak antolatuta, V. Usotegi Eguna ospatu zuten zapatuan, Lekeition. Sasoian sasoiko produktuak, auzolanean oinarritutako ekintzak eta urteroko txapelketak izan ziren beste behin ere eguneko protagonista.Eskualdeko ekoizleak izan ziren Usotegi parkera ailegatzen lehenak. Parkearen kanpoko aldean kokatuta, herritarrek sasoian sasoiko ortuariak, produktu ekologikoak eta Santa Eufemin ekoizten duten Larruz gazta erosteko aukera eduki zuten. «Ekoizleek salmenta asko egin zituzten», azaldu dute Lekitto Bedarrekoek.
Umeek ere ondo pasatzeko aukera eduki zuten taldeak eurentzako prestatutako ekintzetan. Hala, berakatzak landatu eta txorimalo bat egiteko aukera eduki zuten. Txorimaloa ortu erdian kokatu zuten.
Auzolanean, parke sarrerako atea margotzeko ekintza egitekoak baziren ere, euria egiteko arriskua zela eta, bertan behera utzi zuten. «Ekintza hori zapatuan egingo dugu».
Jakoba Errekondok ere jendetza batu zuen. Bere azken liburua aurkezteaz batera, bertaratutakoekin solasaldia eduki zuen.
Txapelketak eta bazkaria
Txapelketei dagokienez, gaztaren eta kalabazaren pisua asmatzeko aukera eduki zuten herritarrek. Eta aitzur jaurtiketa txapelketak «ikusmin handia» sortu zuela esan dute. «11 partaide egon ziren. Eta horien artean, bi emakumek ere parte hartu zuten, estreinako». Txapelketa hori Imanol Barainkak irabazi zuen.
Horren ostean, taldeko sukaldariek prestatutako pintxoak dastatu ahal izan zituzten herritarrek. Eta kuadrillen arteko bazkarian bildu ziren ondoren. Bazkarian hainbat nagusi eta ume batu ziren.