Debabarrena berritzen egitasmoari amaiera emango diote barikuan
Barikuan emango diote amaiera Debabarrena berritzen egitasmoari, Debegesak Eibarren du- en egoitzan, 09:00etan.Debegesa agentziak Elhuyar Aholkularitzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Debabarrena berritzen, Debabarrenean berrikuntza ...
Debegesa agentziak Elhuyar Aholkularitzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Debabarrena berritzen, Debabarrenean berrikuntza soziala eraginez ekimena garatu du, eta barikuan egingo dute horren inguruko jardunaldia.
Berrikuntza sozialean eragitea izan du helburu proiektuak, eskualdeak dituen erronkei erantzun egokiagoak eman ahal izateko. Horretarako bi lan ildo jorratu dituzte: batetik, eskualdeko sei egitasmo baloratu dira berrikuntza sozialaren ikuspegitik, eta, bestetik, eskualdeko hainbat eragile elkartzeko topagunea sortu eta hainbat hausnarketa egin dira.
Prozesuari amaiera emateko eta emaitzak aurkezteko, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile Miren Estensorok eskainiko du hitzaldia.
Izena 943-82 01 10 telefono zenbakira deituta edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzita eman behar da.