Urriaren 26an, eguena, aurkeztuko du Gite-Ipesek
Gernikaren Egiak izenburu duen
ikusentzunezkoa. Bilbon gingo du
aurkezpena goizean,
11:30ean, BIBA espazioan. Arratsaldean, berriz, bi lekutan aurkeztuko du Gernika-Lumon;
17:00etan Gernikako institutuan, eta
19:00etan Astran. (Aurrerapen bideoa
hemen ikusgai)
Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete direnean, Gernikaren Egiak proiektua garatu du Ipes elkarteak. Apirilean liburua argitaratu zuen, eta idatzizkoari jarraipena emanda, dokumentala prestatu du orain. Gernika oroimen biziko herria delako, begirada eta iritzi ezberdinen ikuspegitik burutu dute ikusentzunezkoa. “Ezezagunagoak diren gertaera historikoei arreta jarri, emakumearen ahotsa lehenetsi, eta herri mugimenduen paperaz hausnartzea” izan du helburu Ipes elkarteak.