Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen atzo, eta Gernika-Lumoko klubak
lepoko arrosak jarri ditu salgai,
10 eurotan. 50 lepoko atera dituzte, eta bildutako dirua Bizkaiko Bularreko Minbiziaren Elkartearentzat (ACAMBI) izango da.
Lepokoak Malosten eskuratu daitezke dagoeneko, eta biharko ligako partiduan ere erosi ahalko dituzte zaleek. Hain zuzen, Lointek Gernika Bizkaiak Movistar Estudiantesen kontra jokatuko du
bihar, 18:30ean hasita.
Klubaren lepokoen edizio berezia atera dute.
Argazkia: Gernika KESB.