Caudal Deportivo talde asturiarra hartuko du Gernikak etzi, Urbietan
17:00etatik aurrera lehiatuko dute 10. jardunaldiari dagokion partidua.
2.B mailako 2. multzoko sailkapenean puntu bakarreko aldea daukate bi taldeek. Gernika-Lumoko taldea hamahirugarrena da, 10 puntugaz. Aurretik 11 puntugaz ditu Lealtad eta Getxoko Arenas taldeak.
Gernikak aurreko bi jardunaldietan bi puntu lortu ditu; azken bi partiduak hutsean berdindu ditu (9. jardunaldia Burgosen jokatu zuten, eta 8. jardunaldia etxean Amorebietaren kontra).
Hain zuzen, denboraldia hasi zutenetik orain arteko lehiatutako bederatzi partiduetatik bi garaipen lortu ditu talde gernikarrak. 3. jardunaldian 0-1 irabazi zion Peña Sporti, eta 4. jardunaldian 2-0 nagusitu zen Urbietan Izarraren kontra.
Beste neurketei dagokienez, hirutan galdu egin du, eta lautan berdinketa eskuratu du.
Sailkapenean gora egiteko hiru puntuen beharrean daude Jabi Luacesen mutilak, eta denboraldiko etxeko bigarren garaipena lortzen saiatuko dira etzi.