Santanape frontoiko teilatua konpontzeko lanak hasi dituzte
Gernika-Lumoko Udalak kirol guneak hobetzeko asmoz hasitako lanekin jarraitzen duela jakitera eman du. Oraingoan, Santanape frontoian hasi ditu hobekuntzak; hain justu, bertako teilatua konpontzen hasi da.Udalak azaldu duenez, «teilak aldatu zaizkio o...
Udalak azaldu duenez, «teilak aldatu zaizkio oraingoan; kaltetuta daudenak, alegia». Halaber, haizeak eta eguraldi zatarrak lekuz aldatu dituenak ere bere lekuan jarriko dituztela aipatu du. Lan horiek 400 metro koadroko eremuan egingo dituzte, eta, horretarako, 40.620 euroko aurrekontuaz baliatuko dira. Aurreratu duenez, hilabeteren buruan lanak amaitzea aurreikusten du udalak.
Hainbat lan aurretik
Aurretik ere, hainbat lan egin izan ditu Gernika-Lumoko Udalak Santanape kiroldegian. Udan, esate baterako, kiroldegiko futbito jokalekuko estalkia eraberritu zuen.
Bestalde, Maloste kiroldegiaren itxura ere aldatu du udalak oraintsu. Kiroldegiaren aurrealdea pistatxo kolorez margotu zuen, eta 4,16?4,16 metroko tamainadun argazki bi jarri zituen koloreztatutako horma horretan. Ordura arte ere, lan ugari eginak zituen bertan: hala nola, lehen mailako parketa jarri zuen, FIBA Saskibaloiaren Munduko Txapelketako bi saski ezarri zituen, eta harmailak ere handitu izan ditu.