Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta aurrekoetan bezala, Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioak kalera atera dira. Informazio mahai bat jarri dute Lameran, eta paparreko arrosak banatu dituzte. Hala, herritarrak informatzeaz gain, gaixorik daudenei bakarrik ez daudela adierazi diete, beste behin.