Heineken Ligan 5. jardunaldiari dagokion partidua lehiatuko dute bi euskal taldeek Landare Tokin domekan,
12:00etan hasita.
Euskal derbietan ohikoa den giro bereziagaz, lehia polita espero da. Hala, 2016-2017 denboraldiari dagokionez, basurdeek hernaniarren kontra lortu zuten denboraldiko lehenengo garaipena. Iazko urriaren 2an 14-11 nagusitu ziren Urbietan. Landare Tokin lehiatutako partiduan, ostera, hernaniarrek 39-26 hartu zituzten mendean basurdeak. Hain zuzen, urtarrilaren 22an bertan behera geratu zen 14. jardunaldiko neurketa martxoaren 19an lehiatu zuten.
Azken bi partiduak galdu. Gainera, aurreko jardunaldian etxean galdu ostean, basurdeak garaipen gosez zelairatuko dira. Astebeteko atsedenaldia izan dute Ohorezko Mailako taldeek; Gernika RTk urriaren 8an F.C Barcelonaren kontra lehiatu zuen 4. jardunaldiari zegokion partidua, eta 21-29 galdu zuen.
Urriaren 8an Urbietan jokatu zuten 4. jardunaldiko partidua,
FC Barcelonaren kontra, eta 21-29 galdu zuen etxeko taldeak.
Argazkia: Anuar Gomez.
3. jardunaldian ere esku hutsik bueltatu ziren etxera Valladolidetik, VRAC Quesos Entrepinaresen kontrako 48-12ko porrotaren ostean.
Denboraldi hasieran bi garaipen jarraian lortu zituen Gernika-Lumoko taldeak. Irailaren 17an Getxo Artearen kontra Paduran jokatu zuen 1. jardunaldia, 12-26 nagusituz. Hurrengo asteburuan, ligako etxeko lehenengo hitzorduan, 15-13 irabazi zion Complutense Cisneros talde madrildarrari.
2017-2018 denboraldiari orain dela hilabete ekin zioten, eta momentuz
Gernika RT sailkapeneko seigarrena da, 8 puntugaz. Haren atzetik dauden UE Santboiana eta Ampo Ordizia REk ere puntu kopuru bera dute. Jardunaldi honetako aurkaria, Hernani CRE, sailkapeneko hamargarrena da, aipatu hiru taldeek baino bi puntu gutxiagogaz.
Sailkapenaren goialdeari dagokionez, 20 puntugaz El Salvador da sailkapen buru, eta puntu bakarrera dauka VRAC.