Cotoren senideek ezustekoa izan dute errepidean
Egoitz Coto mundakar-udatiar euskal preso politikoaren senideek errepidean ezustekoa izan dutela salatu du Etxeratek. Ostiralean gertatu zen, Burgos aldean.
Egoitzen bikotea, haien alaba eta beste bi senide Granadako espetxerako bidean (780 km) zihoazela, gurpila lehertu zitzaien. “Zorionez ez zuten gainontzeko minik hartu eta kotxea garaje batean utzi ondoren, beste kotxe batean bidaia jarraitu zuten”, Etxerat elkarteak jakinarazi duen arabera.
“Horrelako adibideak, eta larriagoak izan daitezkenak- senide eta lagunen asteroko ogi gordina dira”, diote, eta dispertsio politikaren ondorioz, beraien bizitza arriskuan jarri, kilometro amaiezinak betetzera behartuak izan, eta, desgaste ekonomiko, humano eta familiarra izatera kondenatuak dira sistematikoki, eta amaitu beharra dagoela gaineratu du
Sakabanaketa politikarekin amaitzeko urratsak eman asmoz, datorren ostiralean, hilak 20, arratsaldeko 19,30tan Merkurion Sarek burutuko duen GERNIKA 0KM ekitaldian parte-hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. “Egoitzen senideak, eta beste inorenak, dispertsioaren ondorioz kilomtero bat gehiago egin ez dezaten”.