Gernikatik Almeriara, elkartasun zabala

Jende ugari batu da atzo eta gaur 20 urte zu barik, 20 urte zugaz! lelopean prestatutako hiru egunetako egitarauan parte hartzeko. Kepa Arronategik espetxean 20 urte daramatzala gogora ekarri dute atzoko kontzertuekin eta gaurko bertso bazkariagaz. Jende andana batu zen atzo iluntzean Astran, gatibu, Ken Zazpi, Igor Arzuaga eta DJ Elepuntoren musikagaz gozatzeko. Eta gaur eguerdian, leku berean, 150 bat lagun batu dira bazkaritan, Uxue Alberdi eta Unai Muñoa bertsolarien konpainian.

IMG-20171011-WA0036

Ekimenagaz, baina, ez dute bukatu; gaur arratsaldean, esaterako, mahai ingurua egingo dute Astran bertan, euskal preso politiko ohiekin. Bihar Gernikatik Almeriako (Andaluzia, Espainia) kartzelara elkartasuna adierazten jarraituko dute, eta horretarako, kalera aterako dira. 20:30ean bilduta, manifestazioa egingo dute Merkurion hasita.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

IKUSIENAK

Send this to friend