Sormena lantzeko idazketa tailerra antolatu dute Busturian
8 eta 14 urte bitarteko umeengan irakurzaletasuna suspertu asmoz, Busturiko Udalak sormena lantzeko idazketa tailerra antolatu du.
Ekimena urria eta abendua bitartean egingo da, honako egunetan: urriak 18, azaroak 8, 15 eta 22, eta abenduak 13 eta 20. Saioak ordu batekoak izango direla azaldu dute, 16:30etik 17:30era, hain zuzen ere.
Sormena lantzeko idazketa tailerrean, umeen gurariak, interesak eta fantasia pertsonalak abiapuntu hartuta, ariketak, jokoak eta dinamika ezberdinak egingo dituzte, «umeen irakurzaletasuna suspertzeko, batetik; eta, liburuekiko atxikimendua sortzeko, bestetik».
Izena eman behar da. Tailerra Busturiko liburutegian eskainiko da, eta parte hartu gura duten horiek aurretiaz eman beharko dute izena liburutegian bertan; bihar da izena emateko azken eguna.