Egun batzuk lehenago datoz aurten San Migel jaiak Busturira. Santuaren eguna hilaren 29a bada ere, busturiarrek
asteburuan ospatuko dituzte jaiak.
iazko gizon proben erakustaldia
Urtero legez,
Altamira auzoan batuko dira herritarrak San Migel jaiak ospatzeko.
Zapatuan, 18:00etan, Busturiko umeek
Irripuinak Largabistarekin saioagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute. Ikuskizuna
kultur etxeko aretoan izango da. Beranduago,
21:00etan, kantuz kantu taldekoek auzoko tabernak kantuz beteko dituzte.
11:00etan txupina jaurtita hasiko dute
domekan festa eguna. Ordu berean hasita, herriko
txistulariak kalejiran ibiliko dira auzotik.
12:00etako mezaren ostean,
Irrintzi Alai Dantza Taldekoen txanda izango da. Dantza ikuskizunaren ostean, berriz, bertaratutakoek
Iker eta bere taldearen animazioagaz jarraituko dute festa giroa.
Azkenik, domekan,
17:30ean hasita, taldekako
gizon proben erakustaldia eskainiko dute Altamirako probalekuan.