Zientzia eta bertsoak uztartzen dituen saioa dator bihar Ondarroara
Hiru zientzialarik eta hiru bertsolarik osatutako Jakinduriek mundue erreko dau ekitaldia egongo da bihar, 18:30ean, Ondarroako Beikozini aretoan.Kike Amonarrizek aurkeztuko du Zientziaren Giltzak elkarteak Bizkaia Zientzia Plaza proiektuaren barruan a...
Kike Amonarrizek aurkeztuko du Zientziaren Giltzak elkarteak Bizkaia Zientzia Plaza proiektuaren barruan antolatutako solasaldia: Oskar Gonzalez, Josu Lopez-Gazpio eta Leire Sangroniz zientzialariak eta Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira oholtzara igoko diren protagonistak.
Ekitaldia hiru zatitan banatuko da. Lehenengoa, 18:30etatik 19:00etara, Gorria urdinaren kontra izango da. Ostean, Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa!, eta 19:30ean, Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak. Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena edukiko du, eta zientzialari batek eta hiru bertsolariek parte hartuko dute.
Zientzialariek 10 minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz, eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkiete gaiei. Sarrera doakoa izango da.