Lapurretan atzeman dituzte
Zapatu arratsaldean 30 bat urteko bi mutil Beikozinin poltsa bat lapurtzen harrapatu zituzten. Ihesari eman ziotenean, inguruko taberna batean zeuden herritar batzuk gertatutakoaz jabetu eta atzetik korrika egin ostean, harrapatu egin zituzten. Udaltza...
Zapatu arratsaldean 30 bat urteko bi mutil Beikozinin poltsa bat lapurtzen harrapatu zituzten. Ihesari eman ziotenean, inguruko taberna batean zeuden herritar batzuk gertatutakoaz jabetu eta atzetik korrika egin ostean, harrapatu egin zituzten. Udaltzainak arduratu ziren lapurrak Udaltzaingora eramateaz, eta Ertzaintza arduratu zen ondoren gertatutakoa ikertzeaz. Lapurrak ez ziren herrikoak.